XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Huna nola jokhatu behar den: botoila edo fiola bat untsa hetsirik ezar urian eta han irakitaraz 20 minuta au bain marie, horrek erran nahi baitu esnea barnean izanen duela.

Hogoita lau orenez beharko duzuen esnea botoila hortan ja ezarria dukezue.

Bertzalde botoila batean ezarriko duzue ur erakitu duena: gero ttuttuan bat bertzearekin nahastikatuko ditutzue haurrak jateko mementoan.

Ttuttuak beharko ditu gradoak markatuak, zombat emaiten duzuen jakiteko.

Beharko da bethi garbitu eta irakitarazi bulhar eman aldi guzien ondotik: ttuttu zikhina edo ez aski ongi hazi gaichtoetarik garbitua bethi lanjeros da; ttuttuaren burua ere beharko da irakitarazi aldi bakhotch ontsa garbitu ondoan.

Buru hori tétine arras argal edo chimpletarik aski duzue, kautchu gorriz, errechki itzul ditakena garbitzeko.

Ez da hechurrezko edo ivoirezko errotaren itchura dutenetarik hartu behar, ez baititazke errechki hazi gaichtoetarik garbi eta bertzalde ez baita holakoen beharrik batere.

Ttuttuan badira bi arrailachka: batto punttan esnearen bide; ez da behar largoegi, haurrak behar baitu egoskitzea bortchatuz egin; bertzea, zolari hurbil aireari lekhu egiteko.

Hau behar da bethi libro eta hortarakotz ez da behar ttuttu-burua sarthu barnegi ttuttu puntaren inguruan.

Esne haziz gabetua beharko da bethi atchiki toki fresko batean, etcheko freskoenean.

Hola ttuttua ezarri eta prest behar diren izariekin, epheldu beharko da bain-marie delakoan haurrari eman aintzinean, bethi ephelik eman behar baitzio.

Nahi badugu haurra errechki hazi, gastu gehichagorekin, bainan berriz hasterik gabe, eros ditzagun haurrak egunean beharko dituen ttuttueriak; beraz, haur behi esnez choilki hazia denarentzat, lehenik zazpi, gero 6 eta gero bortz.

Goizean prest ezartzen dira ttuttu guziak batean ur eta esnez bethez bere sukrearekin; kautchuzko estalgi batekin hesten dira eta denak ezartzen bain-marie delakoan hazi gaichtoz husteko.

Gero ezar lekhu freskoan eta haurrak jateko mementoan askiko da eman behar den ttuttua ephelaraztea.

Hola anhitz dembora irabaziko da eta esnea ez duzue zikhintzen bethi eskuetan ibiliz.

Nola eman behar da ttuttua?.